"Aurten 15. Akoako Bira izango genuen, baina pandemiaren eraginez bi urte geldirik egon ostean, lasterketa berriro antolatzen hastea zaila egin zaigu. Beraz, aurten ez da Akoako Birarik egingo.
Hamabost urte izan dira, eta ez genuen nahi ezer esan gabe geratu, momentuz behintzat, hamabost urteko etapa gozo bati ahalik eta amaiera onena eman nahi diogu, zuei guztioi eskerrak emanez. Bai, eskerrak eman nahi dizkizuegu, era batera edo bestera Akoako Bira antolatzen lagundu duzuen guztioi; eskerrak eman Akoako Biran parte hartu dezuten guztioi, egunean bertan Akoa auzora gerturatu izan zareten guztioi, eta, nola ez, akoatar bakoitzari, urtea joan urtea etorri hor egon zaretelako, zuen eskuzabaltasuna eskainiz. Eskerrik asko hamabost urtetan egindako lan guztiagatik, eskerrik asko hamabost urtez akoatarron borondatez festa aurrera atera dugulako! Eta nola ez, aipamentxo bat egin behar diegu, gaur-gaurkoz, auzoan falta zaizkigun akoatar guztiei; eskerrik asko zuei ere!
Eta, hemendik aurrera zer? Ermitak Akoan jarraitzen duen bitartean, bertan elkartzen jarraituko dugu, ilunabarrean, auzolanak antolatzen, urteroko mezan...
Besterik gabe, hurrengo batera arte esatea bakarrik geratzen zaigu. Esan dugun bezela, hamabost urte zoragarri igaro ditugu. Goiz bateko lasterketarekin hasi ginen, eta hiru eguneko festa izatera igaro zen, hori baita akoatarren kasta!
Zaindu bizitza eta hurrengora arte.
Eskerrik asko, akoatar guztien izenean".