Artisau Garagardo Azoka antolatu du Zestoan Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak

Nerea Uranga 2022ko irailaren 16a

Irailaren 30ean eta urriaren lehenean egingo dute garagardoaren bueltako festa, Zestoako Kiroldegiko aterpean. Azokaren helburua "oinarrizko produktu eta elikagaien biltegia hauspotzea" da.

Artisau Garagardo Azoka egingo dute Zestoan irailaren 30ean eta urriaren 1ean, Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak antolatuta. Kiroldegiko aterpean jarriko duten azokaren helburua "oinarrizko produktu eta elikagaien biltegia hauspotzea" da, antolatzaileek adierazi dutenez.

Artisau garagardoa dastatzeko aukera eskaintzeaz gainera, bestelako ekitaldiak ere izango dira bi egunetarako prestatu duten egitarauan, hala nola kontzertua, elikagaien bilketa, mus txapelketa, bazkaria eta bertsio gaua.

EGITARAUA:
Irailak 30, ostirala
- 18:00. Garagardo festaren hasiera.
- 19:00. Izar-Haitz garagardoaren aurkezpena, eta arduradunen eskutik azalpenak.
- 22:00. Ktarsia taldearen kontzertua.

Urriak 1, larunbata
- 11:00-13:00. Oinarrizko produktuen eta elikagaien bilketa, Gesalaga kalean.
- 14:00. Bazkaria. Txartelak salgai jarri dituzte Zestoako Portalen eta Azpeitiko Haginpe tabernetan. Txartelaren prezioa 10 euro da. Irailaren 28ra bitartean egongo dira salgai.
- 16:30. Mus txapelketa. Parte hartzeko izena 16:00etan eman behar da.
- 22:00. Bertsio gaua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide