Irailaren 21ean hasiko da kartoizko altzariak egiteko ikastaroa Zestoan

Ane Olaizola 2022ko irailaren 15a

Zestoako 3Z taldeak astelehenetan eta asteazkenetan eskainiko ditu saioak, 16:00etatik 18:00etara artean.

Udako etenaren ondoren, kartoizko altzariak egiteko ikastaroa hasiko du bigarren urtez Zestoako 3Z taldeak. Hilaren 21ean hasiko dira saioak, eta han parte hartzen dutenek astelehenetan eta asteazkenetan jasoko dituzte eskolak, 16:00etatik 18:00etara artean. Ohi bezala, herriko adinekoei zuzendutako ikastaroa izango da, eta antolatzaileek han parte hartzera gonbidatu dituzte horiek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide