Izena eman daiteke Zestoako Arte Eszenikoen Eskolan

Ihintza Elustondo 2022ko irailaren 14a

Zestoako Arte Eszenikoen Eskolan zabaldu dute 2022-2023 ikasturterako matrikulazio epea. Egile ikastaroak izango dira aurtengo berrikuntza.

Irailarekin batera, martxan hastear da Zestoako Arte Eszenikoen Eskola, eta dagoeneko zabaldu dute 2022-2023 ikasturterako matrikulazio epea. Urriaren 3an hasiko dute ikasturtea, eta ekainaren hondarrean amaitu, Zestoako Antzerki Astearekin batera. Ohi bezala, haur, gazte nahiz helduentzako antzerki saioak eskainiko dituzte astero, txanda ezberdinetan.

Horrez gain, aurtengo ikasturtean egile ikastaroak eskainiko dituzte: batetik, haurren eta gazteen taldean zirku tailerra emango du Zirkuolak; eta bestetik, helduen taldean ahotsa eta pertsonaia lantzeko tailerra egingo dute. Gainera, urteroko gisan, aktore lanetan aritu gabe, arte eszenikoen bestelako diziplinak lantzeko aukera emango dute: besteak beste, jantzigintza, eszenografia, gidoigintza eta abar landu ahal izango dira.

Informazio gehiago eskuratu edo izena eman nahi duenak 658 73 90 32 telefono zenbakira deitu edo whatsapp mezua idatz dezake.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide