Zestoako Txistulari Alardea, osorik ikusgai

Erlo Telebista 2022ko irailaren 13a

Irailaren 4an jendez bete zen Zestoako frontoia Txistulari Alarderako. Musika, dantza, kantua eta batukada uztartu zituzten ikuskizunean, eta herritarrek erantzun bikaina eman zioten. Saioa osorik grabatu zuen Erlo Telebistak, eta dagoeneko ikusgai dago.

Euskal Herriko hainbat txokotatik bertaratutako txistulariek parte hartu zuten Zestoako Txistulari Alardean.. Horiez gainera, Zestoako Itxaropena dantza taldeak, Zumaiako San Pedro Abesbatzak, Jagoba Astiazaran txistulariak, Aitor Furundarena akordeoi jotzaileak, Aizpea Aristi eta Eider Iraola abeslariek, Eider Mendizabal eta Peio Nuño dantzariek eta Zestoako Batukada Taldeak parte hartu zuten. Gonbidatu bereziak ere izan ziren atzokoan, hala nola Eñaut Elorrieta eta Roberto Moso. Aurrenak Ken Zazpiren bi abesti kantatu zituen, eta bigarrenak Zaramaren bi.

Argazki bilduma, hemen

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide