Zestoako Pentsiodunen Mugimenduak iragarri duenez, astelehenetako elkarretaratzeei helduko diete berriro datorren astelehenean, irailak 19. Gurutzean elkartuko dira pentsiodunak, 12:00etan, eta herritarrei bertan parte hartzeko deia egin diete. Besteak beste, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eskatuko dute pentsiodunek mobilizazioan, baita Osakidetzan lehen arretako mediku gehiago egotea eta zaintzan pribatizazioarekin nahiz prekarietatearekin amaitzea ere.