Zestoako Ama Birjin eguna, irudietan

Mailo Oiarzabal 2022ko ira. 8a, 20:27

Eguerdian agintarien dantzaurrea eta Bandaren kontzertua izan badituzte, arratsaldean jaietako lehen zekorketa eta, harekin, 'Amparito Roca' pasodoblearen bueltan sortzen den festa giroa itzuli dira Erdikalera eta plazara. Baina izan da bestelakorik ere: Txan magoaren emanaldia eta Gurea Kultura egitasmoaren kontzertuak, esaterako.

Ama Birjin eguna gogotik ari dira ospatzen Zestoan. Eguerdian agintarien dantzaurrea eta Bandaren kontzertua izan badituzte, arratsaldean jaietako lehen zekorketa eta, harekin, Amparito Roca pasodoblearen bueltan sortzen den festa giroa itzuli dira Erdikalera eta plazara. Baina izan da bestelakorik ere. Besteak beste, Txan magoak ikusle asko elkartu ditu kiroldegiko aterpean; eta estazio zaharraren gunean, Gurea Kultura egitasmoak antolatutako lehen kontzertuak eman dituzte Feline, The Clayton eta Toc taldeek.

Gauean musika gehiago izango dute festazaleek Laranjadin, Rudeska eta Nikotina taldeekin eta DJ Bull-ekin. Bihar, berriz, honako hitzordu hauek eskainiko dituzte amabirjinek:

09:00. Zestoako dultzaineroen diana.
10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
12.00. Jolas parkea umeentzat, frontoi inguruan, 14:00ak arte.
11:00. Amaiur 500 garren urteurrena. Gorazarrea, dantza eta musikaz alaiturik, Laranjadin.
Ondoren, Andoni Egaña eta Amaia Agirre bertsolariak.
13:00. Txakolina dastatzea, bertsolariekin.
16:30. Jolas parkea umeentzat 18:30ak arte.
17:30. Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, bigarren zekorketa iragarriz.
17:30. Gurea Kultura. Odei Alkimia eta Bassagain. Estazio Zaharrean.
18:00. Bigarren zekorketa. Toreatzailea: Jose Adrian Centenera Perez. Ordezkoa: Juan Barranco Blas. Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos.
Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak.
Ondoren, Zestoako Banda Erdikalean.
20:00Ibili munduan emanaldia, Laranjadin. Aitor Furundarena, Angel Unzu, Iñaki Telleria eta Garikoitz Mendizabal.
22:00. Pilota profesionala: Master Caixa Bank Txapelketa.
23:00. Laket taldearekin dantzaldia, Laranjadin.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide