Gaur arratsaldean jokatu da XXXV. Ondarbasoko Igoera Zestoan, 18:00etan hasita. Hemeretzi txirrindularik zuten izena emanda hiru kilometroko erlojupeko txirrindularitza proban, baina hemezortzik parte hartu dute. Bi minutuko tartearekin irten dute parte hartzaileek, Erdikaletik. Ondarbasoko helmugan aurrena Jon Mendia izan da, 11:14 denboran ibilbidea eginda. Jon Agirrek 2016. urtean jarritako marka hautsi du Mendiak, segundo bateko aldea aterata. Ondarbasotik jaitsi ostean, gustura agertu da Agirre marka hautsi duela jakindakoan.
Hiru neska izan dira parte hartzaileen artean, eta Leire Uranga izan da azkarrena; ibilbidea 18:53an osatuta. 19 urte ditu Urangak eta aurreneko aldiz irten du Ondarbasoko igoeran.
Irteera ikustera jende asko bildu da Erdikalean, baina ibilbidean zehar ere herritar asko elkartu dira txirrindulariak animatzeko.
Proba bukatu ondoren, Laranjadin elkartu dira antolatzaileak eta parte hartzaileak sariak banatzeko. 20:00etan hasi dute sari banaketa.
Sailkapena eta denborak:
1- Jon Mendia: 11:14
2- Julen Uranga: 11:16
3- Iratz Pou: 12:04
4- Iñaki Gabarain: 12:28
5-Amets Aranberri: 12:49
6- Jon Berasategi: 13:07
7- Jokin Artetxe: 14:16
8- Unai Olaizola: 14:20
9- Iñaki Zubimendi: 14:37
10- Iñaki Uranga: 15:09
11- Axier Amallobieta: 15:35
12- Txapei: 18.28
13- Leire Uranga: 18:53
14- Leire Lopetegi: 19.03
15- Iker Gonzalez: 19:03
16- Maddi Alberdi: 20:35
17- Gotzon Lizaso: 21:02
18-Joakin Olaizola: 25:56