Gazte Egunarekin murgildu dira amabirjinen aurreko festan Zestoan

Nerea Uranga 2022ko irailaren 3a

Gazte Eguneko ekitaldiez gainera, Antton Ao povo ekimenak antolatutako ekitaldiak eta gazteen pilota txapelketako finalak izan gituzte gaur eguerdi artean.

Amabirjinen aurreko asteburuko festetako ekitaldietan murgildu dira gaur Zestoan. Gazte Eguneko ekitaldiak hasi aurretik, frontoi zaharrean Zestoako Gazteen XII. Pilota Txapelketako finalak jokatu dituzte, eta benjaminetan Eñaut Alberdi izan da irabazlea, kimuetan Xiker Eizagirre eta infantiletan Mikel Zabala.

Eguerdian, Laranjadi plazan festetarako jarritako txosnak ireki dituzte, eta gazteek argazkia atera dute. Berehala hasi da musika eta festa giroa Arkupetan txarangarekin. Laranjadin egonalditxoa egin ondoren, poteoa egin dute bertan bildutako gazteek txarangak lagunduta.

Bitartean, Antton Ao povo herri ekimeneko kideak Garaia da! Antton etxera herri bazkarirako mahaiak eta aulkiak atondu dituzte, eta jatordurako jakiak prestatzen jardun dute. Antton Olaizola deportatu zestoarraren "etxeratzea" eskatzeko jende ugari bildu da argazki herrikoian, eta 300 lagun inguruk parte hartu dute plazan egindako bazkarian.

Arratsaldean segida izango dute gaurko antolatutako ekitaldiek:

18:00. Ondarbasora XXXV. Igoera. Erdikaletik Ondarbasoraino erlojupeko txirrindulari lasterketa, 16 urtetik gorakoentzat.
19:30. Herriko batukada kaleetan zehar.
20:00. Ondarbasoko igoeraren sari banaketa, Laranjadin.
20:30. Zestoako batukada.
22:00. Kontzertuak: Etxekalte, Rodeo, Vulk eta DJ Elba. Txosnagunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide