Gaur , irailak 2, magia ikuskizuna eskainiko du Niala magoak Zestoan. Hasiera batean Laranjadi plazan zen aritzekoa 21 urteko elgoibartarra, baina, azkenean, kiroldegiko aterpera lekualdatu dute saioa. 18:30ean hasiko da Nialaren ikuskizuna.
Magiaren zein artearen jarraitzaile sutsua da Niala, eta aBere trikimailuekin Zestoako haurrak eta gaztetxoak txunditzen ahaleginduko da Niala.