Zestoan asteburuan murgilduko dira herriko jaietan, eta hurrengo larunbatean irailak 10, kuadrillen eguna ospatuko dute. Egun horretan, paella lehiaketa egingo dute lehenik, eta ondoren, ohi bezala kuadrillen arteko jolasak antolatuko dituzte Zestoako Gazte Asanbladako kideek.
Gazte asanbladak jolasetan parte hartu nahi dutenei deialdia zabaldu diete, eta dagoeneko izen ematea ireki dutela jakinarazi dute. Jolasetan parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena, asanbladari jakinarazita edo Zestoako Gaztetxeko Instagram kontura (@zestukogaztetxia) mezua bidalita.