'Gu gabe ere, biharamunean' poesia errezitaldia izango da igandean, Arroabean

Ane Olaizola 2022ko irailaren 1a

Itziar Ugarte Irizarrek idatzitako 'Gu gabe ere' poesia liburua oinarri izanda, errezitaldia egingo dute Ugartek eta Mikele Landa Egigurenek, 18:00etan, Elkargunean.

Arroabeko Ezkaizto Auzo Elkarteak antolatuta, Gu gabe ere, biharamunean poesia errezitaldia izango da datorren igandean auzo horretan. Itziar Ugarte Irizarrek idatzitako Gu gabe ere aurreneko poesia liburua oinarri izanda, poesia errezitaldia egingo dute etzi Ugartek eta Mikele Landa Egigurenek. Hain zuzen ere, Espainiako Kritika Saria jaso zuen izen bereko poesia liburuari irudiak eta soinua jarri dizkiote bi artistek, eta horren emanaldia eskainiko dute Arroabeko Elkargunean, 18:00etan hasita­.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide