19 txirrindularik parte hartuko dute XXXV. Ondarbasoko Igoeran

Ane Olaizola 2022ko irailaren 1a

Bihar arratsaldean jokatuko dute hiru kilometroko erlojuaren kontrako txirrindularitza proba. 18:00etan hasita, bi minutuko tartearekin abiatuko dira txirrindulariak Zestoako plazatik.

Zestoako Amabirjin festen barruan, Ondarbasoko Igoera jokatuko dute hogeita hamabosgarren urtez larunbatean, eta guztira, hemeretzi txirrindulari arituko dira lehian. Ohi bezala, 18:00etan hasiko da erlojuaren kontrako txirrindularitza proba.

Herriko plazan hasiko da lasterketa, eta txirrindulariek hiru kilometroko ibilbidea egingo dute Ondarbasora iritsi arte. Aurten, bi minutuko tartearekin abiatuko dira parte hartzaileak Ondarbasora, eta ohi bezala, Zestoan jaiotakoek edo han bizi direnek soilik parte hartuko dute lasterketan. Horiek honako hurrenkera jarraitu beharko dute proban: Joakin Olaizola, Gotzon Lizaso, Leire Uranga, Maddi Alberdi, Leire Lopetegi, Iker Gonzalez, Juan Jose Odriozola Txapei, Jon Aizpuru, Axier Amallobieta, Iñaki Uranga, Unai Olaizola, Jon Berasategi, Iñaki Zubimendi, Jokin Artetxe, Amets Aranberri, Iñaki Gabarain, Iratz Pou, Julen Uranga eta Jon Mendia. Proba amaitzean sari banaketa egingo dute, Laranjadi plazan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide