Niala magoak magia ikuskizuna eskainiko du ostiralean Zestoan

Andoni Elduaien 2022ko abuztuaren 31

18:30ean hasita, Laranjadi plazan eskainiko du magia ikuskizuna Elgoibarko magoak.

Ostiralean, irailak 2, magia ikuskizuna eskainiko du Niala magoak Zestoako Laranjadi plazan, 18:30ean. 21 urteko elgoibartarra da Niala, eta magiaren zein artearen jarraitzaile sutsua. Azken hamar urteetan magia ikasten eta egiten aritu da elgoibartarra, eta bi urtean Mundu ezberdin bat izeneko magia saioa sortu du. Bere trikimailuekin Zestoako haurrak eta gaztetxoak txunditzen ahaleginduko da Niala.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide