Bertso afaria egingo dute irailaren 5ean Ekain sagardotegian

Urola Kostako Hitza 2022ko abuztuaren 30a

Oihana Iguaran eta Iker Zubeldia ariko dira kantuan, eta ohiko sagardotegiko menua dastatuko dute hara bertaratzen direnek. Interesatuek aurrez erreserba egin beharko dute.

Bertso afaria antolatu dute Zestoako Ekain sagardotegian datorren astelehenerako –irailak 5–. Oihana Iguaran eta Iker Zubeldia ariko dira kantuan, eta ohiko sagardotegiko menua dastatuko dute hara bertaratzen direnek. 20:30ean hasiko da afaria, eta 35 euro ordaindu beharko da sarrera. Interesatuek honako telefono zenbakira deitu beharko dute erreserba egiteko: 943 14 80 33.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide