Zestoako festetako kuadrillen bazkaria antolatzeko azken bilera egingo dute asteazkenean

Nerea Uranga 2022ko abuztuaren 28a

Zestoako amabirjinetako kuadrillen bazkaria irailaren 10ean egingo dute. Hori prestatzeko azken bilera egingo dute abuztuaren 31n.

Datorren asteazkenean, abuztuaren 31n, Zestoako herriko festetako kuadrillen bazkaria antolatzeko azkenengo bilera egingo dute, 19:00etan hasita, Kultur Etxean. Batzar horretara bazkarian parte hartuko duten kuadrilla bakoitzeko ordezkari banak joan beharko du. Kuadrilla bakoitzaren ordezkariak gainera, bazkarian  parte hartuko duten kide kopurua zehaztuta eta kide bakoitzeko 5 euro (bazkariko txartelari dagokiona) eraman beharko ditu.

Asteazkeneko bileran kuadrilla bakoitzak egin beharreko lana banatuko dute, eta bazkarian esertzeko tokiak zozkatuko dituzte. Horrez gain, antolatzaileek azpimarratu dute bilera hori izango dela paella janean izena emateko azkenengo aukera.

Amarbirjinetako kuadrillen bazkaria irailaren 10ean egingo dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide