Gure Bazterrak musika jaialdiaren bosgarren edizioa azaroaren 5ean Zestoako plazan egingo dutela azaldu dute antolatzaileek. Lau musika talde eta DJ bat izango direla aurreratu dute, baina izenik eman gabe; horiek irailaren 16an iragarriko dituzte.
Aurtengo edizioa "genero irizpideak eta berdintasuna oinarri hartura" antolatu dutela azaldu dute Gure Bazterrak Fest-en antolatzaileek, eta jaialdiko parte hartuko duten taldeetan gutxienez emakume bat ariko dela. "Emakumeen ikusgarritasuna aldarrikatzeko jaialdia" izango da Zestoan egingo dutena, antolatzaileen arabera.
Musika jaialdia Zestoan egitearen arrazoiak ere azaldu ditu musika jaialdiaren antolatzaile taldeak: "Zestoak xarma berezia dauka guretzat, musikalki oso aberatsa den herri bat da; historiak ala erakutsi du, talde piloa egon dira eta daude gaur egun. Horietatik asko agertoki handietara iritsi dira, eta iritsiko dira".
Musika jaialdirako sarrerak salgai jarri dituzte dagoeneko Entradium
Dagoeneko, sarrerak salgai daude Entradium.com atarian, 15 eurotan.