Azpeitia eta Zestoa artean auto bat bidetik irten, eta bi pertsona zauritu dira

Nerea Uranga 2022ko abu. 26a, 12:40

GI-631 errepidean, Alberdineko bihurgunearen parean, gertatu da ezbeharra, 11:10 aldera.

Azpeitia eta Zestoa artean, GI-631 errepidean, Alberdiko bihurgunearen parean auto bat errepidetik atera da, eta auto barruan zihoazen bi pertsona arin zauritu dira. Zauritutakoak Zumarragako Ospitalera eraman dituzte. Istripua izan duen autoak errepidea oztopatzen zuen, baina 12:10 alderako autoa bidetik kendu eta errepidea garbitu dute, Ertzaintzak azaldu duenaren arabera.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide