Zestoako amabirjinetako Umeen Eguneko bazkarirako txartelak salgai jarriko dituzte asteburuan

Nerea Uranga 2022ko abuztuaren 23a

Irailaren 11n izango da amabirjinetako Umeen Eguneko bazkaria, Ekain guraso elkarteak antolatuta.

Gerturatzen ari dira Zestoan Amabirjin jaiak, eta festetako ekitaldi desberdinak antolatzen hasita daude herriko eragileak. Amarbirjinetako Umeen Eguna irailaren 11n ospatuko dute, eta egun horretarako bazkaria antolatu du Ekain guraso elkarteak. Bazkariko menua pasta tomatearekin, oilaskoa patatekin eta postrea izango da. Haurren bazkarirako txartelak 6 euroko prezioa izango du, eta DBHtik gorako gaztetxoena eta helduena 12 euro ordaindu beharko da. Bazkariaren antolatzaileek asteburu honetan jarriko dituzte txartelak saltzen. Udaletxearen azpian ipiniko dute mahaia, ostiralean eta larunbatean 19:00etatik 21:00etara eta igandean 12:00etatik 14:00etara.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide