Ekitaldiz eta giro ezin hobez betetako lau egun eta gero, bukatu dira Aizarnako Amabirjin jaiak. Dena den, azken egunean ere izan zuten zer egin auzotarrek. 12:00etan, esaterako, krosa egin zuten auzoan barrena, eta gainera, Patxi Urbietak egindako maketak ikusteko aukera ere izan zuten.
Arratsaldean ere kirola izan zen protagonista: Sebastian Irureta Ierrak 100 kiloko zilindroarekin erakustaldia eskaini zuen aurrena, eta Jagoba Otaegi aizarnarrak 150 kiloko harria jaso zuen. Segidan, binakako pentatloia jokatu zuten Xabier Zalduak eta Jagoba Otaegik Andoni Iruretagoienaren eta Beñat Amaderen kontra. Otaegi eta Zaldua izan ziren nagusi atzokoan, jendez beteta zegoen plazan.
Jaiei bukaera emateko, emanaldia eskaini zuten Julen Rueda eta Manex Unanue trikitilariek.