Portale kulturgunearen laugarren urteurrena ospatuko dute larunbatean

Julene Frantzesena 2022ko abuztuaren 16a

Trikitilarien emanaldia izango da 19:30ean hasita. Ondoren, 22:30ean, zer egongo den ez dute zehaztu, baina herritarrei Frontoi Zaharrrera joateko deia egin diete Portaleko kideek. Segidan, HGS ariko da musika jartzen. Portaleren komunitatea osatzeko topaketa izatea nahi dute larunbata, datozen urteetarako "indarrak" emango dizkien festa handia.

Lau urte dira Portale kulturgunea zabaldu zutela Zestoan, eta urtemuga hori ospatzeko ekitaldiak antolatu dituzte. Portaleren komunitatea osatzeko topaketa izatea nahi dute larunbata, datozen urteetarako "indarrak" emango dizkien festa handia. Horretarako, trikitilarien emanaldia izango da aurrena; 19:30ean hasita, emanaldia eskainiko dute Ane Urbietak eta Maialen Larrañagak. Ondoren, zer egongo den ez dute zehaztu Portaleko kideek, baina herritarrei 22:30ean Frontoi Zaharrera joateko deia egin diete. Gero, HGS ariko da musika jartzen.

Portaleko kideek azaldu dutenez, "gorabehera askoko" lau urte izan dira gunea zabaldu zutenetik hona bizi izan dituztenak, baina, aldi berean, "askorako" eman duten lau urte ere bai. Urteurrena "berezia" dela azaldu dute; izan ere, Portale "lau paretaz haratago komunitatea" dela adierazi dute hango kideak: "Bere ateak edonorentzat zabalik dituen espazioa da; oraindik guztiz osatzeke dagoen, baina egunero egiten ari den espazio bat, zuen guztien joan-etorriekin egunez egun eraikitzen doan gune bizi bat".

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide