Ostiralaz geroztik ari dira Amabirjin jaiak ospatzen Aizarnan. Lau egunetan askotariko ekintzak egin dituzte auzotarrek, hala nola umeentzako jolasak, kontzertuak, oilasko biltzea, paella lehiaketa eta otorduak. Gaur, Amabirjin eguna, izango da festetako azkena, baina ez da jai girorik faltako egun osoan.
Goizean, 12:00etan hasita, krosa egingo dute auzoan barrena. Ondoren, 18:00etan, binakako pentatloi jaialdia izango da; Xabier Zalduak eta Jagoba Otaegik Andoni Iruretagoienaren eta Beñat Amaderen kontra neurtuko dituzte indarrak. Jaiei bukaera emateko, emanaldia eskainiko dute Julen Rueda eta Manex Unanue trikitilariek.
(Argazkiak: Ane Aranburu)