Ezin hobeto hasi dituzte amabirjinak gaur Aizarnan. 18:00etan bota duten txupinazoarekin hasi dituzte jaiak auzotarrek, eta izango dute zer egin datozen lau egunetan; izan ere, askotariko ekintzak prestatu dituzte festetarako.
Txupinazoa bota ostean, pilota partida jokatu dute Aimar Egigurenek eta Urtzi Egigurenek Xabat Sasiainen eta Oier Alonsoren kontra. Ondoren, herri afaria egin dute, eta herritarrek mozorroz eta kolorez jantzi dute Aizarna. Hain zuzen ere, zirkua izan da gaur gaueko mozorro jairako jarritako gaia. Gauerdia baino lehen, gainera, Bide Batez taldearen kontzertua izango da.
Bihar umeen eguna ospatuko dute Aizarnan, eta besteren artean, altxorraren bila, umeen bazkaria, ginkana, txokolatada, Manitu taldearen emanaldia eta Pajarito DJaren saioa izango dira. Etzi, berriz, jubilatuen eguna izango da, eta hainbat auzotarren oilasko biltzea ere egingo dute. Festetako azken eguna Amabirjin eguna izango da; krosa, pentatloi lehia eta trikitilarien emanaldia izango dira egun osoan zehar.
Hona hemen gaurko irudiak:
Hona hemen Aizarnakofestetako egitaraua:
Abuztuak 13, larunbata. Umeen Eguna.
- 11:30. Altxorraren bila (bainujantzia eraman behar da).
- 13:30. Umeen bazkaria.
- Ondoren, helduen bazkaria.
- 17:00. Ginkana.
- Jarraian, txokolatada.
- 23:00. Manituren kontzertua.
- 01:00. Pajarito DJa.
Abuztuak 14, igandea. Jubilatuen Eguna.
- 07:30. Oilasko biltzea.
- 11:00etaik 13:00etara. Haurrentzako puzgarriak.
- 11:30. Jubilatuen hamaiketakoa.
- 12:00. Paella lehiaketaren hasiera.
- 14:00. Sari banaketa eta bazkaria.
- 15:00etatik 17:00etara. Puzgarriak.
- 17:15. Txan magoaren ikuskizuna.
- 22:30. Km 0 ikuskizuna.
Abuztuak 15, astelehena. Amabirjin Eguna.
- 12:00. Kros herrikoia auzoan zehar.
- 18:00. Binakako pentatloi jaialdia. Honako herri kirolariak arituko dira elkarren aurka norgehiagokan: Xabier Zaldua eta Jagoba Otaegi, Andoni Iruretagoienaren eta Beñat Amaderen aurka.
- Ondoren, Julen Rueda eta Manex Unanue trikitilarien emanaldia.
- 22:30. Trikitilariak.