Patxi Urbietaren lanak izango dira ikusgai asteburuan Aizarnan

Julene Frantzesena 2022ko abuztuaren 12a

Arroa Beheko, Aizarnako, Aizarnazabalgo nahiz inguruko baserrien eta etxeen erreplikak egiten ditu Urbietak, eta horiek jarriko ditu ikusgai igandean eta astelehenean Kultur Etxean.

Patxi Urbieta arroarrak berak egindako maketak jarriko ditu asteburuan ikusgai Aizarnan. Hain zuzen ere, Arroa Beheko, Aizarnako, Aizarnazabalgo nahiz inguruko baserrien eta etxeen erreplikak egiten ditu Urbietak, eta horiek jarriko ditu ikusgai igandean eta astelehenean Kultur Etxean. Bi egun horietan 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara izango da zabalik erakusketa.

Honako lotura honetan ikus daiteke iaz Erlo Telebistak Urbietarekin osatu zuen erreportajea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide