Antton Olaizola deportatu zestoarraren "etxeratzea" eskatzeko, ekainean Antton Ao povo! herri ekimena jarri zuten martxan hainbat herritarrek Zestoan, eta horiek herri bazkaria antolatu dute irailaren 3rako. Festen atarian antolatu dute otordua –irailaren 7tik 11ra izango dira amabirjinak–, eta dagoeneko salgai daude txartelak Portalen, Txoko Txikin, Koioten eta Gaztetxean.
Bi menu jarri dituzte aukeran: saiheskiduna edo beganoa. Menu beganoa nahi duten herritarrek Portalen erosi ahal izango dituzte txartelak. Langileek hogei euro ordaindu beharko dute bazkaritarako txartela, eta ikasleek nahiz langabeek, hamabi euro.