Zestoako kiroldegiak ordutegi berezia izango du abuztuan

Andoni Elduaien 2022ko uztailaren 30a

Astelehenetik ostiralera irekiko dute kiroldegia abuztuan, baina larunbatetan ez. Abuztuaren 15etik 27ra bitartean, berriz, itxita egongo da gunea.

Zestoako kiroldegiak ordutegi berezia izango du abuztuan, oporrak tarteko. Abuztuaren 1etik 31ra bitartean izango du eragina ordutegi aldaketak. Hori horrela, astelehenetik ostiralera bitartean, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara egongo da irekita kiroldegia; larunbatetan, berriz, itxita egongo da. Hala eta guztiz ere, abuztuaren 15etik 27ra bitartean, bi egunak barne, ez dute zabalduko kiroldegia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide