Asto probarekin, amaitu dira santio-santanak Arroagoian

Urola Kostako Hitza 2022ko uztailaren 27a

Atzo, asteartea, amaitu zituzten santio-santana jaiak Arroagoian. Goizean, meza eta Itxaropena dantza taldearen emanaldia izan ziren, eta jarraian, jubilatuentzako hamaiketakoa eta bingoa. 18:00etan, asto proba jokatu zuten, eta amaitzeko, Laja eta Lutxurdio trikitilariek alaitu zuten giroa. Tartean, otarrea zozkatu zuten. Horrenbestez, datorren urtera arte agurtu dituzte festak Zestoako auzoan.

Asto probetan hartutako irudiak dira honako hauek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide