Santio-santana jaietan murgilduta jarraitzen dute Arroagoian. Atzo, igandea, umeen bazkaria eta jolasak izan zituzten, eta ondoren, Lopeneren zezen txikiekin eta pottokekin jolas egiteko aukera izan zuten gaztetxoek. Gauean, berriz, Laket taldeak alaitu zuen auzoa.
Gaur eta bihar ere izango da zertaz gozatua Arroagoian. Hona hemen datozen egunetako egitaraua:
Uztailaren 25a, astelehena
- 10:00. Meza.
- 11:00. Tortilla txapelketa eta sagardo txapelketa.
- 12:00. Esku pilota partidak.
- 18:30. Herri kirolak.
- 22:30. Argazki proiekzioa.
- 23:00. Obaneuke.
Uztailaren 26a, asteartea
- 10:00. Meza.
- Jarraian, Itxaropena dantza taldea.
- Jarraian, jubilatuentzako hamaiketakoa eta bingoa.
- 18:00. Asto proba eta Laja eta Lutxurdio trikitilariak.
- Tartean, otarrearen zozketa.