Bi urteko etenaren ostean, santio-santana jaietan murgildu dira Arroagoian. Atzo, ostirala, bota zuten festei hasiera emateko txupinazoa, eta ondoren, herri afaria egin zuten. Izer eta Alabierrek alaitu zuten gau giroa, eta goizaldera arte festa giroa izan da nagusi Zestoako auzoan. Gaur, berriz, Txan magoaren ikuskizuna izatekoa zen, baina osasun arazoak tarteko, hark ezin izan du bertaratu; haren ordez, Iagomagoren emanaldia izan da eguerdian. Arratsaldean, apar festa nahiz herritarren arteko herri kirolak izan dira nagusi. Gauean, 23:00etatik aurrera, Iratzar taldearen musikaz gozatu ahal izango da.
Goiko bilduman, atzoko afariko nahiz gaurko irudiak daude ikusgai.
Asteartera arte ez du etenik izango festak; hemen ikus daiteke egitaraua osorik:
Uztailaren 24a, igandea
- 02:30. DJ Olber.
- 10:30. Puy.
- 11:30. Gaztetxoentzako Tolareko igoera.
- 14:00. Umeen bazkaria.
- 16:30. Umeen jolasak.
- 18:30. Lopeneren zezen txikiak eta pottokak.
- 23:30. Laket.
Uztailaren 25a, astelehena
- 02:00. DJ Pajarito.
- 10:00. Meza.
- 11:00. Tortilla txapelketa eta sagardo txapelketa.
- 12:00. Esku pilota partidak.
- 18:30. Herri kirolak.
- 22:30. Argazki proiekzioa.
- 23:00. Obaneuke.
Uztailaren 26a, asteartea
- 10:00. Meza.
- Jarraian, Itxaropena dantza taldea.
- Jarraian, jubilatuentzako hamaiketakoa eta bingoa.
- 18:00. Asto proba eta Laja eta Lutxurdio trikitilariak.
- Tartean, otarrearen zozketa.