Zestoako Udalak "positiboki" baloratu du ETSk Iraetako eta Arroako tunelen proiektua lizitaziora atera izana

Urola Kostako Hitza 2022ko uztailaren 21a

Udalak aurreratu duenez, Arroa Behea eta Narrondo auzoak lotzeko eta tunelak egokitzeko lanak 2023 urtean hastea espero dute.

Iraetako eta Arroako tunelak birgaitzeko eta indartzeko eraikuntza-proiektua lizitaziora atera du Euskal Trenbide Sareak, eta Zestoako Udalak "positiboki" baloratu du erabakia; izan ere, erakundeak azaldu duenez, azken hilabeteetan erakunde desberdien artean hainbat bilera egin dira, eta "proiektu orokorra gauzatzeko ezinbestekoak diren urratsak, poliki bada ere, aurrera doazela dirudi", agertu du.

Urolako trenbide zaharraren Iraeta-Narrondo tartea bidegorri bihurtzeko lankidetza hitzarmena adostu zuten Jaurlaritzak eta Aldundiak pasa den otsailean. Instituzioen arteko lankidetza horren barruan, bi tunel horiek sendotzeko lanak egingo dituzte. Lehen tunelak, Iraetakoak, 80 metroko luzera du eta 520 metrokoa Arroakoak. ETSk azaldu duenez, Iraetako tunelak ganga eraitsita du eta sarrera bat itxita; Arroako tunelaren kasuan, bi sarrerak itxita daude barneko luizien ondorioz.

Udalak aurreratu duenez, Arroa Behea eta Narrondo auzoak lotzeko eta tunelak egokitzeko lanak 2023 urtean hastea espero dute.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide