Santio-santana jaietan murgilduko dira arroarrak ostiral honetan

Anartz Izagirre 2022ko uztailaren 19a

Ostiralean, hilak 22, txupinazoa botako dute Arroa Goian, eta bost eguneko egitarau oparoa antolatu dute auzotarrek aurtengo jaietarako. Tartean, besteak beste, musika emanaldiak, otorduak eta txapelketak izango dira.

Arroa Goian ere prest daude bi urteko etenaldiaren ostean jaiak ospatzeko. Santio-santana festak ostiral honetan, hilak 22, hasiko dituzte, eta bost egunez askotariko ekintzak antolatu dituzte herritar guztien gozamenerako. Txupinazoarekin eta triki-poteoarekin behar bezalako hasiera emango diote festari, eta lehen iluntzean arroarrek ez dute aspertzeko betarik izango, Izer eta Alabierren emanaldia izango da lehenik, eta DJ Olber ondoren. Gainera, goizaldean karroza aterako dute.

Santio egunaren bezperan eta egunean ere Arroa Goiko herritarrek izango dute zertaz gozatua. Hilaren 24an haurrak eta gaztetxoak izango dira protagonista, eta hilaren 25ean, Santio egunean, tortilla zein sagardo txapelketa, esku pilota partidak eta herri kirolak izango dira, besteak beste, jaietan. Uztailaren 26an, Santa Ana egunean, amaituko dira Arroa Goiko jaiak, Laja eta Lutxurdio trikitilariek girotutako asto probarekin.

Hona hemen Arroa Goiko santio-santana jaietako egitaraua, osorik:

Uztailaren 22a, ostirala

  • 19:00. Txupinazoa, eta jarraian, triki-poteoa.
  • 21:00. Herri afaria.
  • 23:45. Izer eta Alabier.

Uztailaren 23a, larunbata

  • 03:0o. DJ Olber.
  • 06:30. Karroza.
  • 12:00. Txan Magoa.
  • 16:30. Apar festa.
  • 18:00. Herritarren arteko herri kirolak.
  • 23:00. Iratzar.

Uztailaren 24a, igandea

  • 02:30. DJ Olber.
  • 10:30. Puy.
  • 11:30. Gaztetxoentzako Tolareko igoera.
  • 14:00. Umeen bazkaria.
  • 16:30. Umeen jolasak.
  • 18:30. Lopeneren zezen txikiak eta pottokak.
  • 23:30. Laket.

Uztailaren 25a, astelehena

  • 02:00. DJ Pajarito.
  • 10:00. Meza.
  • 11:00. Tortilla txapelketa eta sagardo txapelketa.
  • 12:00. Esku pilota partidak.
  • 18:30. Herri kirolak.
  • 22:30. Argazki proiekzioa.
  • 23:00. Obaneuke.

Uztailaren 26a, asteartea

  • 10:00. Meza.
  • Jarraian, Itxaropena dantza taldea.
  • Jarraian, jubilatuentzako hamaiketakoa eta bingoa.
  • 18:00. Asto proba eta Laja eta Lutxurdio trikitilariak.
  • Tartean, otarrearen zozketa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide