Azken txanpan sartu dira Arroabeko Karmen jaiak

Mailo Oiarzabal 2022ko uztailaren 17a

Umeak eta gaztetxoak izan dira igande goizeko protagonistak. Arratsaldean, bertso saioa izango dute 18:00etan, eta ondorengo sagardo dastaketarekin eta trikitilarien emanaldiarekin agurtuko dituzte festak.

Karmen jaien azken eguna ospatzen ari dira gaur Arroabean. Goizean, umeak eta gaztetxoak izan dira protaginista. Loepeneren abereekin hasi dute eguna, eta herriko gaztetxoen dantza taldearen emanaldia (argazki bilduman) izan da eguerdiko hitzordua. Festetarako jarritako tranpaldoan eskaini dituzte dantzariek ikasturtean zehar ikasitakoak, eta txalo artean hartu dute emanaldia itzal bila agertokitik urrun gelditu diren ikusleek.

Karmenetako azken txanpan, bingoa, bertsoak, sagardo dastaketa eta trikiti musika izango dituzte Arroabean. Hau da festak agurtu aurreko festa egitaraua:

  • 17:00etan: Bingoa. 
  • 18:00etan: Bertso saioa: Uxue Alberdi, Amaia Agirre, Andoni Egaña eta Iker Zubeldia. 
  • Ondoren, sagardo dastaketa. 
  • Afalostean, Izer eta Alabierren emanaldia. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide