Karmen egunean elizkizunak eta kuadrillen festak bat egin dute Arroabean

Nerea Uranga 2022ko uztailaren 16a

Gaur, uztailak 16, Karmen eguna izanik, meza nagusiaz gainera, kuadrillen arteko festa izan dira nagusi Arroabean. Bihar iluntzera arte jarraituko du jaiak.

Gaupaseroen karrozarekin hasi dute Arroabean gaur, uztailak 16, Karmen eguna. Segidan, haurrentzako puzgarriak izan dira, eta eguerdian meza nagusia ari zen bitartean, kuadrillek paella lehiaketan parte hartu dute, gero bazkaltzeko. Arratsaldean, berriz, plazako harmailak jendez gainezka zirela kuadrillen arteko jolasak izan dira. Gainera,  jolas batzuk Lopeneren zezenak plazan zirela egin behar izan dituzte. Eguraldia bero, baita festa giroa ere, halaxe izan da Arroabean Karmen eguneko arratsaldea. Jolasak bukatutakoan jaia Gotx elektrotxarangak girotu du eta 23:00etatik aurrera, Unidad Alavesa, Iheskide eta DJ Bull-en kontzertuak izango dira.

Atzo hasi zituzten festak Arroabean, eta bihar iluntzera arte ez dute etenik izango.

EGITARAUA:

Bihar, igandea: 

  • 10:30ean: Lopeneren abereak. 
  • 12:30ean: Arroako dantza taldearen ikuskizuna. 
  • 17:00etan: Bingoa. 
  • 18:00etan: Bertso saioa: Uxue Alberdi, Amaia Agirre, Andoni Egaña eta Iker Zubeldia. 
  • Ondoren, sagardo dastaketa. 
  • Afalostean, Izer eta Alabierren emanaldia. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide