Haur jolasekin hasi dituzte aurtengo karmenak Arroabean

Nerea Uranga 2022ko uztailaren 16a

Atzo, ostirala, hasi zituzten Karmen jaiak Arroabean. Haur jolasak, pala txapelketak, jubilatuen eta haurren bazkaria eta trikitilariak izan zituzten, besteak beste. Igandera arte ekitaldiz betetako asteburua izango dute.

Atzo hasi eta bihar arte karmenak ospatuko dituzte Arroabean. Arroabeko Festa Batzordeak ekitaldi sorta ederra antolatuta du festetarako. Atzokoan, haurren jolasak, haur eta jubilatuen bazkaria, trikitilariak eta pala txapelketak izan zituzten Arroabean. Gaur, larunbata, goizean goiz karroza atera eta 11:00etatik eta goizaldera arte askotariko ekitaldiak izango dituzte. Festetako eraso matxistei aurre egiteko Brigada Morea sortu du herritar talde batek.

EGITARAUA:

Gaur, larunbata: 

  • 11:00etan: Puzgarriak. 
  • 11:30ean: Paella lehiaketaren hasiera. 
  • 12:00etan: Karmen eguneko meza. 
  • 14:30ean: Kuadrillen bazkaria. 
  • 17:30ean: Kuadrillen arteko jolasak zezenekin. 
  • 19:00etan: Gotx elektrotxaranga.
  • 23:00etan: Kontzertuak: Unidad Alavesa, Iheskide eta DJ Bull. 

Bihar, igandea: 

  • 10:30ean: Lopeneren abereak. 
  • 12:30ean: Arroako dantza taldearen ikuskizuna. 
  • 17:00etan: Bingoa. 
  • 18:00etan: Bertso saioa: Uxue Alberdi, Amaia Agirre, Andoni Egaña eta Iker Zubeldia. 
  • Ondoren, sagardo dastaketa. 
  • Afalostean, Izer eta Alabierren emanaldia. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide