Gazte Topagune Sozialistaren harira, batzar irekiak izango dira Azkoitian eta Zestoan

Anartz Izagirre 2022ko uztailaren 14a

Gaur, osteguna, Azkoitian egingo dute batzarra, eta bihar, ostirala, Zestoan, 18:00etan hasita. Uztailaren 20tik 24ra egingo dute GKSk eta Ikasle Abertzaleek Gazte Topagune Sozialista, Durangon.

Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) eta Ikasle Abertzaleek antolatuta, Gazte Topagune Sozialista izango da datorren uztailaren 20tik 24ra bitartean, Durangon (Bizkaia). Horren harira, batzar irekia egingo dute gaur, osteguna, Azkoitiko Elkargunean, eta bihar, ostirala, Zestoako Alondero aretoan. 18:00etan izango dira batzarrak, eta interesa duen orok izango du horietara joateko aukera. Batzarretan topaguneko hainbat kontuz arituko direla aurreratu du Urola Erdiko GKSk.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide