Gurutzeaga Txirrindularitza Sariarenn VIII. edizioa jokatu dute junior mailako txirrindulariek gaur arratsaldean Zestoan. 16:00etan atera dira kirolariak Gurutzeaga ingurutik Aizarnazabal aldera, eta 59,5 kilometroko itzulia eginda, 17:15 alderako hasi dira txirrindulariak helmugara iristen.
Iker Villar (EGA Perfil) izan da hara iristen aurrena; ordubete, 16 minutu eta 43 segundo behar izan ditu lasterketa bukatzeko. Ez da, baina, bakarrik iritsi helmugako azken metroetara. Izan ere, sprintean nagusitu da Villar, eta hura baino bi segundo beranduago helmugaratu dira Eñaut Urkaregi (Danena) eta Danel Beristain (Viveros San Anton). Laugarren sailkatu den Ander Otegi (Caja Rural-Ikolan) ere Villarrek baino bi segundo beranduago igaro du helmuga.