Mikel Armendariz eta Adonis Gelis nagusi, Zestoako Txokoko Pilota Txapelketan

Maialen Etxaniz 2022ko uztailaren 9a

Atzo arratsaldean jokatu zuten finala Armendarizek eta Gelisek Manex eta Julen Odriozola 'Txapei' anaien aurka, eta nagusitasunez irabazi zuten partida, markagailuan 30-25 gailenduta. Urtero bezala, giro ederra sortu zen frontoian.

Mikel Armendariz eta Adonis Gelis zestoarrek irabazi dute 2022ko Zestoako Txokoko Pilota txapelketa, eta haiek jantzi dute aurtengo edizioko txapela. Atzo arratsaldean jokatu zuten finala  Manex eta Julen Odriozola Txapei anaien aurka, eta nagusitasunez irabazi zuten partida, markagailuan 30-25 gailenduta. Urtero bezala ikusmin handia sortu zuen hitzorduak. Herritar ugari bertaratu zen finala ikustera, eta giro ederra izan zen. Finalaren aurretik hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko neurketa jokatu zuten. Hirugarren postua Liher eta Josuk eskuratu zuen, Oier eta Pabloren aurkako partida 30-26 irabazita.

Hona hemen atzoko finalak utzitako irudiak: 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide