Irailaren 10ean ospatuko dute Zestoan Amabirjin jaien barruko paella eguna, eta ekitaldi hori prestatzeko bilera deitu du udalak, asteazkenerako, uztailaren 13rako. Kultur Etxeko areto nagusian egingo dute bilera, 19:30ean, eta udalak aurreratu duenez, paella lehiaketan parte hartu nahi duten taldeek derrigor agertu behar dute batzarrera, “bestela ez dute-eta parte hartzeko aukerarik izango” iraileko festan.