VIII. Gurutzeaga Txirrindularitza Saria izango da zapatuan Zestoan. Kadete mailako txirrindularien proba 16:00etan hasiko da plazan, eta 59,5 kilometroko ibilbidea eginda, Frontoi Zaharraren parean bukatuko dute ibilbidea. Izan ere, han jarriko dute helmuga, eta txirrindulariak ordu eta erdiren bueltan iristea espero dute probaren antolatzaileek. Gainera, lasterketak irauten duen bitartean bitan pasatuko dira txirrindulariak Zestoatik.