Udako ordutegia izango du uztailean Zestoako Udal Liburutegiak

Anartz Izagirre 2022ko uztailaren 5a

Zestoako Udalak jakinarazi duenez, liburutegiak udako ordutegia izango du uztailean. Beraz, hilabete osoan goizez bakarrik egongo da erabilgarri liburutegia, 09:00etatik 14:00etara bitartean. Abuztu osoan zehar, berriz, itxita egongo da, eta irailetik aurrera ohiko ordutegia izango du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide