Filmen soinu bandak joko dituzte bihar Zestoako Udal Musika Bandak eta Arimaz Kamera Orkestrak

Andoni Elduaien 2022ko ekainaren 30a

22:30ean hasiko da emanaldia Euskal Herria plazan, eta film ezagunen soinu bandak eskainiko dituzte Zestoako musika bandak eta Tolosako orkestrak.

Bihar, ostirala, film ezagunen soinu bandak aurkezteko kontzertua eskainiko dute Zestoako Udal Musika Bandak eta Tolosako Arimaz Kamera Orkestrak. Euskal Herria plazan eskainiko dute emanaldia, 22:30ean hasita. Besteak beste, 20th Century Fox, Dr. Zhivago, Dances with wolves, Mulan, The Godfather eta Cabaret filmen soinu bandak entzuteko aukera izango dute zestoarrek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide