Udaleku irekiak, kirol udalekuak eta Uda Gazte programa martxan dira Zestoan

Anartz Izagirre 2022ko ekainaren 28a

Klaseak amaitzearekin batera, udalekuetan eman dute izena dozenaka gaztek, eta atzo hasi ziren ekintzak Zestoan zein Arroabean.

Ekaina amaierara heltzen ari da, eta klaseak bukatzearekin batera hasi dira udalekuak eskualdeko hainbat herritan eta auzotan. Zestoan atzo, astelehena, hasi zituzten udaleku irekiak, kirol udalekuak zein Uda Gazte programa, eta urtero bezala dozenaka umek eman dute izena horietan.

Udalak jakinarazi duenez, Zestoako udaleku irekietako lehen txandan 112 umek eman dute izena, eta hamarrek Arroabean; bigarren txanda Zestoan bakarrik egingo dute, eta 88 umek eman dute izena. Kirol udalekuetan, bestalde, 75 gazte izango dira lehen txandan, eta bigarrengoan, 72. Uda Gazte programan, berriz, 30 dira lehen txandan izena eman duten gazteak, eta 19 izango dira bigarrengoan.

Hiru programa horietan hiru koordinatzaile eta 24 begirale arituko dira lanean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide