Bi urteko etenaren ostean, Tren Txikien Topaketa egin dute gaur Iraetako futbol zelaiaren ondoan muntatuta duten zirkuituan. Bost hazbeteko Trenen Elkarteak antolatu du topaketa, Zestoako Udalaren laguntzarekin, eta Euskal Herriko, Kataluniako nahiz Espainiako hainbat tren izan dira Iraetako zirkuituan. Topaketa 11:00etatik 13:00etara nahiz 16:30etik 19:00etara egingo dute, eta herritarrek trenetan ibiltzeko aukera dute euro baten trukean. Eguraldiak lagundu ez duen arren, herritar batzuk bertaratu dira gaur tren txikietan ibiltzera.