'Hayko' antzezlanarekin gaur hasiko da X. Zestoako Antzerki Astea

Andoni Elduaien 2022ko eka. 24a, 18:54

'Hayko' antzezlana ikusteko sarrera guztiak agortuta daude. Gaur eta bihar hiru bider eskainiko dute Caravan Park-en funtzioa: 20:30ean, 21:45ean eta 23:00etan. Gaurtik uztailaren 3ra bitartean zortzi antzezlan eta hitzaldi bat zuzen-zuzenean ikusteko aukera izango da Zestoan.

Ordu gutxi barru hasiko da X. Zestoako Antzerki Astea. Eromen Produkzioak antolatutako jaialdiaren aurkezpena egin dute gaur, ostirala, eta ekitaldian parte hartu dute antzerki astearen antolatzaileek eta Nerea Odriozola Zestoako Kultura zinegotziak. Gaurtik hurrengo igandera, uztailak 3, bitartean zortzi antzezlan eta hitzaldi bat ikusteko aukera izango da Zestoan.

Eromen Produkzioakeko kideek Hayko izeneko antzezlana estreinatuko dute gaur. Dagoeneko sarrera guztiak agortuta daude gaur eta bihar hiru bider eskainiko duten funtziorako. 20:30ean, 21:45ean eta 23:00etan eskainiko dute antzezlana Caravan Park-en. Era berean, antzezlan bat bertan behera gelditu dela nabarmendu dute antolatzaileek. Era berean, aurkezpenean jakinarazi dute osasun arazoak tarteko igandean aurkeztekoak ziren Harri minak antzezlana bertan behera gelditu dela.

Hona hemen egitaraua, osorik:

  • Ekainak 24 eta 25: Hayko (Eromen Produkzioak). 20:30ean, 21:45ean eta 23:00etan, Caravan Park-en. (sarrerak agortuta)
  • Ekainak 27: Bidaide. 20:30ean, Caravan Park-en. (Sarerrak erosteko, hemen)
  • Ekainak 28: Zergatik ez hitz egin Martinari buruz? hizketaldia. 20:30ean, Caravan Park-en. (Izena emateko, hemen)
  • Ekainak 29: Hiru Kortse, azukre asko eta brandy gehiegi. 20:30ean, Caravan Park-en. (sarrerak agortuta)
  • Ekainak 30: Lur. 18:30ean, Kultur Etxeko areto nagusian. (Sarrerak erosteko, hemen)
  • Uztailak 1: Inork espero ez duena (Zestoako antzerki eskolako haur eta gaztetxoen eskutik). 18:30ean, Kultur Etxeko areto nagusian. (Sarrerak turismo bulegoan)
  • Uztailak 2: Eresia. 20:30ean, Caravan Park-en. (Sarrerak erosteko, hemen)
  • Uztailak 3: Sexberdinak. 20:30ean, Caravan Park-en. (sarrerak agortuta)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide