San Joan bezperak Zestoako plaza argitu du

Ane Olaizola 2022ko eka. 24a, 09:37

Eguraldiak San Joan bezperako sua zapuzteko mehatxua egin bazuen ere, azkenean piztu zuten sua Zestoako plazan, eta emanaldia eskaini zuten dantzariek zein txistulariek. Arroabean ere ospatu zuten San Joan bezpera.

Zerura begira, eguraldiari so, egon ziren herritarrak atzo, San Joan bezperan, iluntzean egin zuen euri jasak kolokan jar zezakeelakoan udako solstizioari ongietorria emateko egin ohi den sua. Dena den, giroak atseden eman zuen eguna iluntzerako, eta bi urteko etenaren ondoren, suak herriko plaza argitu zuen. Herritar ugari bildu zen suaren bueltan, eta dantzariek zein txistulariek lagunduta egin zuten San Joan bezperako ekitaldia.

Arroabean ere giro ederrean ospatu zuten San Joan bezpera herritarrek, eta han ere, iluntzearekin batera, sua izan zen nagusi.

(Argazkiak: Kepa Iribar eta Ane Olaizola)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide