Abian dira Urola Erdiko ondarea ezagutzeko doako bisita gidatuak eta ibilaldiak

Andoni Elduaien 2022ko ekainaren 22a

Datorren igandean, ekainak 26, egingo dute hurrengo bisita gidatua. Azkoitia eta Azpeitia lotzen dituen bideari jarraituz, mudejar itxurako eraikinak ikusteko aukera izango da orduan. Urola Turismoak 24 bisita gidatu eta irteera antolatu ditu Aizarnazabale, Azkoitian, Azpeitia, Errezilen eta Aizarnan (Zestoa). Bisita gidatuetan parte hartzeko, izena eman beharko da aurrez.

Iraurgi Berritzen garapen agentziak Loiolako turismo bulegoaren bidez kudeatzen duen Urola Turismoak bisita gidatuen programaren aurtengo udako edizioa aurkeztu du. Loiola bailara, historia eta paisaia bazterrak izenpean, eskualdeko ondarea ezagutzeko doako bisita gidatuak eta ibilaldiak egiteko aukera izango da irailera bitartean.

Joan den larunbatean ekin zieten bisita gidatuei Azpeitian, eta aste honetan egingo dute hurrengoa. Irailaren 18an emango diote amaiera aurtengo programari, baina bitarte horretan 24 bisita gidatu nahiz irteera egitea aurreikusten dute antolatzaileek. Aurreratu dutenez, bisita gidatuak Aizarnazabalen, Aizarnan (Zestoa), Azkoitian, Azpeitian eta Errezilen egingo dituzte. Parte hartzaileek herri horietako ondare kulturala eta historikoa ezagutzeko aukera izango dute.

Bi helburu nagusirekin antolatu dute aurten ere Loiola bailara, historia eta paisaia bazterrak programa: bertako eskaintza turistikoa sortzeko nahiz barne turismoa sustatzeko eta tokiko ondare historiko kulturalaren eta naturalaren gaineko sentzibilizazioa bultzatzeko. Urola Erdiko bisitetan parte hartzeko, aurrez izena eman beharko da. 943-15 18 78 telefono zenbakira deituta (Loiolako informazio bulegoa) edo i-loiola@urolaturismoa.eus posta elektronikora idatzita eman ahalko da izena. Antolatzaileek gogorarazi dute bisitak eta ibilaldiak doakoak direla.

Hona hemen bisita gidatu guztien zerrenda:

  • Ekainak 26, igandea: Azkoitian eta Azpeitian, 10:00etan, Mudejar artearen ibilbidea: Azpeitia, Loiola, Azkoitia.
  • Uztailak 2, larunbata: Azpeitian, 11:00etan, Azpeitia XVI. mendean.
  • Uztailak 3, igandea: Azkoitian, 11:00etan, Azkoitia: jauregi eta dorretxeen hiribildua.
  • Uztailak 10, igandea: Aizarnazabalen, 11:00etan, Bidaiarien lagun, Aizarnazabalgo San Kristobal ermita.
  • Uztailak 16, larunbata: Azpeitiko Loiolan, 11:00etan, Loiola: San Inazioren omenez egindako santutegi barrokoa.
  • Uztailak 17, igandea: Aizarnazabalen, 11:00etan, Altzolarats, errota eta baserrien haran ezkutua.
  • Uztailak 23, larunbata: Azpeitiko Loiolan, 11:00etan, Loiola Iñigoren ume eta gaztaroan.
  • Uztailak 24, igandea: Errezilen, Errezil, ermita eta sagarrondoen artean.
  • Uztailak 28, osteguna: Azpeitiko Loiolan, 17:00etan, Loiola: San Inazioren omenez egindako santutegi barrokoa.
  • Abuztuak 4, osteguna: Azpeitiko Loiolan, 17:00etan, Loiola: San Inazioren omenez egindako santutegi barrokoa.
  • Abuztuak 6, larunbata: Aizarnan, 10:00etan, Aizarnako parrokia eta Santa Engrazia ermita.
  • Abuztuak 7, igandea: Azpeitiko Loiolan, 11:00etan, Loiola: San Inazioren omenez egindako santutegi barrokoa.
  • Abuztuak 11, osteguna: Azpeitiko Loiolan, 17:00etan, Loiola: San Inazioren omenez egindako santutegi barrokoa.
  • Abuztuak 13, larunbata: Azkoitian eta Azpeitian, 10:00etan, Mudejar artearen ibilbidea: Azpeitia, Loiola, Azkoitia.
  •  
  • Abuatuak 14, igandea: Azpeitiko Loiolan, 11:00etan, Loiola Iñigoren ume eta gaztaroan.
  • Abuztuak 18, osteguna: Azpeitiko Loiolan, 17:00etan, Loiola: San Inazioren omenez egindako santutegi barrokoa.
  • Irailak 3, larunbata: Azkoitian, 11:00etan, San Martin ermita eta Azkoitiko alde zaharra.
  • Irailak 4, igandea: Errezilen, Errezil, ermita eta sagarrondoen artean.
  • Irailak 10, larunbata: Azkoitian eta Azpeitian, 10:00etan, Mudejar artearen ibilbidea: Azpeitia, Loiola, Azkoitia.
  • Irailak 11, igandea: Azpeitian, 10:00etan, Magdalenako ospitaletik Lasaora.
  • Irailak 17, larunbata: Azpeitian, 11:00etan, Azpeitia XVI. mendean.
  • Irailak 18, igandea: Azkoitian, 11:00etan, Azkoitia: jauregi eta dorretxeen hiribildua.

Ikusi udako bisita gidatuen eskuorria.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide