LHE Erregularizazioa kanpainaren barruan, datozen egunetan etorkinen erregularizazioaren inguruko Legegintzaren Herri Ekimenaren aldeko sinadurak biltzen izango dira Malen Etxeko kideak Urola Erdian. "Justizia sozialagatik", 600.000 pertsona eta 150.000 neska-mutil erregularizatzearen alde bilduko dituzte sinadurak, eta bailarako hiru lekutan izango dira zeregin horretan. Ostiral honetan, ekainak 24, Azpeitiko plazan izango dira, uztailaren 1ean Azkoitiko eliz atarian, eta uztailaren 7an Zestoako plazan. Leku horietan guztietan 18:00etatik aurrera izango dira sinadurak biltzen.
Horrez gain, Malen Etxeako kideek erregularizazioaren aldeko La Maleta Loca deituriko performance-a eskainiko dute hiru herrietan, 19:30ean hasita.