Amabirjin jaiak prestatzeko bigarren bilera egin zuten atzo, asteartea, Zestoan, eta han erabaki zituzten festen datak; hain zuzen ere, aurreneko bileran adostu zuten amabirjinak irailaren 7an hastea, eta atzokoan, berriz, festak irailaren 11n, igandearekin, amaitzea erabaki zuten. Hori horrela, zestoarrek bost eguneko festaz gozatzeko aukera izango dute aurtengoan. Era berean, zekorketak eta Gurea Kultura ostegunean eta ostiralean, irailaren 8an eta 9an, egingo dituzte; larunbatean, berriz, Kuadrilla Eguna ospatuko dute, eta hurrengo egunean, Umeen Eguna.