VI. Tren Txikien Topaketa egingo dute larunbatean Iraetan

Julene Frantzesena 2022ko ekainaren 22a

Euskal Herriko, Kataluniako nahiz Espainiako hainbat tren izango dira Iraetako zirkuituan. Topaketa 11:00etatik 13:00etara nahiz 16:30etik 19:00etara egingo dute. Herritarrek trenetan ibili ahal izango dute, euro baten trukean.

Trenzaleek hitzordu garrantzitsua dute larunbatean Iraetan; izan ere, bi urteko etenaren ostean, Tren Txikien Topaketa egingo dute Iraetako futbol zelaiaren ondoan muntatuta duten zirkuituan. 

Bost hazbeteko Trenen Elkarteak antolatu du topaketa, Zestoako Udalaren laguntzarekin, eta Euskal Herriko, Kataluniako nahiz Espainiako hainbat tren izango dira Iraetako zirkuituan. Topaketa 11:00etatik 13:00etara nahiz 16:30etik 19:00etara egingo dute, eta herritarrek trenetan ibiltzeko aukera izango dute euro baten trukean.

Joan zen martxoan hasi zen Tren Txikien denboraldia Iraetan, eta urrian bukatuko da. Honako lotura honetan irakur daiteke trenen proiektuaz Gipuzkoako Hitzan martxoan argitaratutako erreportajea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide