Zestoako 3Z taldeak iazko urte amaieran ekin zion kartoizko altzariak egiteko ikastaroari, eta ordutik askotariko eskulanak sortu dituzte parte hartzaileek. Ikasturtean sortu dituzten altzariekin erakusketa zabalduko dute datorren astelehenean, ekainak 27. Ekainaren 29ra bitartean izango da irekita, 18:00etatik 20:00etara bitartean, jubilatuen tabernan.